XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Oraingo gai berria jolas batekin hasiko dugu.
Ba al dakizu zer gertatu zitzaion Isa gaixoari?
Gelako horman aitaren argazkia esekita zeukan Isak.
Egun batean hautsa kentzeko hartu egin zuen.
Garbitu ondoren, berriro horman kokatu zuenean, a ze sustoa!
Aitaren ordez aguretxo bizardun bat azaldu zitzaion!
- Nola gerta zitekeen hori?
- Non ote zegoen Isaren aita?
Gai honetan antzinako kontuak aztertu behar ditugu.
Nolakoak ziren garai bateko jolasak, lanbideak, bizikerak. etab.
Gainera, ipuin, kontakizun eta esaera zaharrak biltzen ere saiatuko gara.
Bestalde, lehengo kontu zahar guztiak ezagutzeko asmoak ditugunez, herriko bitxikeria, gertakizun, leienda, festa, kirol eta gainontzeko kontu guztiak biltzen saituko gara.
Gai erraza eta atsegina dirudi, ezta hala?
Zoaz, bada, Kirikitxorekin liburuko 86. or.ra eta has zaitez lanean ahalik eta azkarren!